ALBISTEAK


Euskaldunak ala barbaro zibilizatuak ?


Otsailaren 22an (asteazkena), 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean, Ibai Atutxak eta Garazi Arrulak "Barbaroak eta zibilizatuak. Euskal gatazken eskuliburu materialista" liburutik abiatuta liburuaz harago, kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeetaik, gure herrian eraikitako iruditeria basa aztertuko dute. Horretarako lau barbarizazioen gogoeta eskeiniko digute.

"Barbaroak eta zibilizatuak.Euskal gatazken eskuliburu materialista" liburutik abiatuta liburuaz harago, kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeetaik, gure herrian eraikitako iruditeria basa aztertuko dute. Horretarako lau barbarizazioen gogoeta eskeiniko digute: Lehena: barbaroaren figura, bigarrena: materialtasuna, hirugarrena: euskara eta laugarrena: proposamena.

“Euskaldun basarentzat ez dago hiritar zibilizatu demokratei egokitutako bizitza susta-penik. Euskaldun basarena ez da, orobat, gorputz arrazializatuen heriotzaren produkzioa, emakumearen aurkako indarkeria patriarkala, heteroarauaren disidentziaren patologizazioa, edo langile prekarizatuaren alienazioa. Euskaldun basak ez dio erabat erantzuten orain arte teorizatutako erregimen biopolitiko eta nekropolitiko neoliberal zisheteropatriarkal eta kolonialei.”

Zibilizatuaren eraikuntza barbaroaren irudiaren bidez egiten da, baina gure burua barbarotzat jotzen dugun bakoitzean, zibilizatuaren irudia indartu egiten dugu?, materialtasunaz ari zarenean, ari zara zapalkuntza harremanez hizketan?, liburuaren berrikuntza bat bada, zapalkuntza harreman materialen logika ez da hizkuntzatik pentsatu lehenago. Mistifikazioak desmontatu behar direla esaten duzu liburuan, horrekin zer esan nahi duzu? beste batzuen artean, galdera hauek, erantzungo ditu Ibai Atutxak  “Euskaldunak ala barbaro zibilizatuak ?” izenburuarekin, Iratzar fundazioak antolatutako 15. on-line solasaldian.

Lehena: barbaroaren figura. Filmekin abiatzen da liburua, barbaroa-zibilizatuaren arteko dialektika aipatzen da, XVI. mendetik hona batak eta bestek erabili dutena. Diskurtso horrek biolentzia ekarri du, liburuan azaltzen denez. Eta lehen aipuak honela dio:  “Agian, horixe da barbaroa eta zibilizatuaren arteko harremanetik eskapatzeko bideetako bat: jakitea zibilizatuek behar dituztela barbaroak; norbait barbaroa dela diotenean, benetan, barbarizazio prozesuak ari direla martxan jartzen; eta zapalkuntza harremanak estaltzen eta distortsionatzen dituen mistifikazio prozesu subalternizatzailea dela barbaroa.”

Bigarrena: materialtasuna. Diskurtsiboaren eta materialaren arteko bereizketa apurtzen da liburuan, eta hala materialtasunaren adibideak: “78ko erregimeneko euskaldun basa terrorista ez da soilik eraikuntza diskurtsibo bat. Kategoria sozialaren hedapena eta materialtasuna erakutsi dute behin eta berriro galen, Triple Aren eta enparauen estatu-erailketa paramilitarrek; zen planaren eta lege antiterrorista-ren inpunitate polizialak; eta Baltasar Garzon epailearen «dena da ETA» doktrinak. Herri mugimenduen, euskalgintzaren eta desobedientzia zibilaren kriminalizazioak, makrosumarioek, egunkarien itxierak argi utzi digute hori eten-gabe. «Ciervos» gisa deshumanizatzeak eta «ciervos» gisa ehizatuak izateak; gaueko ordu txikietako atxiloketek, inkomunikazio aldiek, 3.000 torturatu baino askoz gehiagok; erbesteratzeek eta kartzelak gauza bera utzi dute agerian. Basa iruditegia hedatu egin da erabat. Ez da erraza izendatzea ezer materialagorik eta gorputzetan jazarriagorik.”

Hirugarrena: euskara. Zapalkuntzen artean, bereziki fokupean: hizkuntza. “Euskara erabiltzen da euskalduna barbarizatzeko, hau da, euskaldun basa gorputzetan eraikitzeko. Horregatik beragatik balio digu euskarak, baita ere, barbarizazio subalternizatzailetik askatzeko. Arraza, sexua, sexualitatea eta klase ekonomikoa bezala erabili da gurean hizkuntza. Hau da, euskarak funtzionatu du modernitatea ainguratzen duten diferentzia zapaltzaileak naturalizatzeko. Gure kasuan, nazioen eta nazio-subjektuen taxonomia-sistema hierarkizatzaileak betikotzeko erabili da euskara. Hizkuntza hartu da barbaroen eta zibilizatuen ezaugarriei buruzko gramatika eraikitzeko.”

Laugarrena: proposamena. Ihes egin behar dugu, beraz, modernitatearen «ala basa ala zibilizatu» aukera tranpatitik. Zibilizatuaren ardatz zapaltzailerik gabe, nazio inzibilizatu bat imajinatzeko jarraibideak bilatu behar ditugula diozu, eta horrek garamatza hain juxtu liburuaren azken atalera, non honela esaten baita: “Euskal gramatika inzibilizatuarekin, aberria imajinatu daiteke latinezko «ab-» aurrizkia «herri» hitzari gehitutako lotura mordoilotik. «Ab-» da erdigunetik urruntzen dena, azpian dagoena eta kanpotik datorrena. Bada, erdigunetik urruntzen denaren, azpian dagoenaren eta kanpotik datorrenaren herria litzateke euskal ab-herri inzibilizatua. Ab-herria da ab-normala: modernitatearen arauak eta pentsamendu dualistak zalantzan jartzen dituena. Ab-herria da ab-errantea: erdigune bakarretik diskurtsoak inposatzetik urrundu egiten dena. Ab-herria da ab-iektoa eta abusoz erabiltzekoa: behetik gora eraiki-tzen dena. Ab-herria da mordoilokeriaz euskara egiten duena borroka demokratizatzaile eta emantzipatzaile ezberdinen gatazkagune zikin eta nahasia; jasoa bezain kaletarra. Ab-herria da indarkeria burges-kapitalista, zisheteropatriarkal, inperial-arrazista eta zibilizatzaileetatik askatzeko. Ab-herria da, ez zibilizatu eta ez barbaro, subjektu emantzipatzaile ab-hertzale berri bati lekua egiten diona.”

 

 

 

 

 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER