ALBISTEAK


Euskal Herritik dekolonitateari begira eta dekolonitatetik Euskal Herriari

UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatutako «Euskal Herria dekoloniala» mintegia egin dugu Iruñeko Katakrak liburu dendan. Ikuspegi dekolonialaren nondik norako nagusiak aztertu, Euskal Herrian izan duen harrera eta garapena arakatu, eta askapen pentsamendu eta praktikarako tresna eraginkor gisa proposatuz.

Castro-Gómez, Grosfoguel, Carina Ochoa eta beste hainbat pentsalari ikuspegi dekoloniala lantzen ari dira egun bizi dugun mundua ulertu eta eraldatu nahian. Hauen arabera, ikuspegi dekoloniala baliogarria da mundu deskolonizatu eta poskolonialan bizi garen uste okertua gainditzeko. Are gehiago, bizirik irauten duten botere hierarkietan sakontzeko beharrezko tresnak eskaintzen dizkigu ikuspegi honek.

Ekarpen hauek, gure mundua eta gure garaia sakonago ulertzeko ezinbesteko dira, eta, era berezian, eurozentrismoa eta honekin batera errotutako arrazakeria kolokan jartzeko.

Halaber, ikuspegi honek beste euskarri bat eskaintzen digu, estaturik gabeko herri gisa pairatzen ditugun subordinazio harremanen nondik-norakoa ulertzeko, eta ustez borondatezkoa den menpekotasunaren iturburuan aurkitzen diren mekanismoak argira ekartzeko.

Finean, ikuspuntu dekolonialak zapalkuntza ezberdinen arteko harremanak aztertzen ditu, uztarketa moduan ulertuta. Zapalkuntza eta, ondorioz, borroka ezberdinen arteko mihiztapenerako aukera eskaintzen digu mundu ikuskera honek.

Hona hemen mintegian aurkeztu ziren gai ezberdinen bideoak:

Badugu asmoa Dekolonitatearen jardun bidean sakontzen joateko ere…



TWITTER