ALBISTEAK


Estatu osoko fundazio subiranistak egungo erronka nagusiak aztertzen ari dira

Atzodanik igandera bitartean, Estatu espainiarreko ezkerreko fundazio subiranisten ordezkariak Donostian dira, Zuatzuko Iratzar Aretoan, aurrean ditugun erronka nagusiei aurre egiteko proposamen aurrerakoiak partekatzen.

Elkarrekin, aldaketa nagusiak identifikatzen eta horiei guztiei  nola aurre egin aztertzen ari dira. Eskola Subiranistaren lehen edizio hau antolatzea Iratzar Fundazioari egokitu zaio, abenduan Compostelan bildutako Fundazio Subiranista Ezkertiarren Foroan erabakitakoaren haritik.

Estatu osoko fundazio subiranistetako 157 ordezkari bertaratu dira. Fundazio hauexetakoak hain zuzen:

  • Alkartasuna Fundazioa (Euskal Herria)
  • Alternatiba Eraikitzen (Euskal Herria)
  • CIEMEN (Herrialde Katalanak)
  • Iratzar Fundazioa (Euskal Herria)
  • Ipar Hegoa Fundazioa (Euskal Herr
  • Fundacio Irla
  • Fundació Nexe
  • Fundacion Galiza Sempre (Galiza)
  • Fundació Darder Mascaró
  • Fundación Moncho Reboiras
  • Fundación Terra e Tempo de Estudios Nacionalistas.
  • Grupo de Estudios Díaz del Moral
  • Manu Robles Arangiz Fundazioa (Euskal Herria)
  • Obradoiro da Ideas Lancara
  • Poble Lliure (Herrialde Katalanak)

Ziurgabetasun, krisi eta autoritarismoa indartu diren garaiotan, proposamanen soberanista eraldatzailea elkarrekin garatzeko erronkari aurre egin behar diote fundazioek. ‘Demokrazia XXI: herri burujabeak autoritarismoari aurre eginez’ hiru ardatz jorratuko dituzte: bizi dugun garaia ulertu; Espainiako Erresumaren egiturazko krisia eta agertoki posibleak aztertu; eta burujabetza, feminismoa, larrialdi klimatikoa eta emantzipaziorako bide berriak landu.

Eskola Subiranistan ekintza formatiboa partekatzen ari dira, partehartzaileen gaitasun politikoak hobetze aldera. Kontuan izan beharra dago tradizio eta lurralde ezberdinetatik etorritako mugimenduak daudenez, partekatzea are aberatsagoa dela. Ezberdintasunak ezberdintasun, guztiek dute suberanismo eraldatzailearen proposamenak ezagutzeko helburua.

Laneko saioak ostiral arratsaldean hasi ziren eta larunbat gauean amaituko dira. Igandean,Donostiako Parte Zaharretik bisita gidatu bat egingo dute Iñaki Egaña historialariarekin.