ALBISTEAK


Emakume gaiztoak eta umetoki desobedienteak

Webinarra: otsailaren 18an, osteguna, 18:00etan CET, 14:00etan, Argentinan eta 11:00etan, El Salvadorren, Facebook Transform Europe! kanalean.

MarxFemek webinar bat antolatu du, “Emakume gaiztoak eta umetoki desobedienteak” lemapean, emakumeen gorputzaren kontrol politiko eta sozialari buruz hausnartzeko. Bilboko Bizkaia Aretoan, 2021eko azaroaren 11n eta 13an egingo den 4.Nazioarteko Konferentzia Marxista Feministaren ardatzetako bat, emakumeen gorputzaren kontrol politiko eta soziala izango delako.

Webinar honetan parte hartuko dute:

  • Teresa Larruzea: 4.Nazioarteko Konferentzia Marxista Feministaren batzorde zientifiko eta antolatzaile taldeko kidea. 
  • Laura Salomé: kazetari feminista. Argentinako “Campaña Nacional por el Derecho al Aborto Legal, Seguro y Gratuito”ko aktibista.
  • Sylwia Rapicka: pedagoga eta politologa. Doktoretza-ikaslea Cracoviako Pedagogia unibertsitatean. Feminista, antikapitalista eta LGBTiko kidea.
  • Sara García: aktibista feminista, psikologa, masterduna Giza Eskubidean, El Salvadorreko “Agrupación ciudadana por la despenalización del aborto”ko kidea.
  • Oihana Etxebarrieta: EHBilduko legebiltzarkide, politika feministen arduraduna eta eskubide sexual eta erreproduktiboen kidea parlamentuan.

Izen ematea: https://us02web.zoom.us/webinar/register/WN_AhDqfq27QKCZc-m9ijqL9A

Webinarra otsailaren 18an, osteguna, 18:00etan CET, 14:00etan, Argentinan eta 11:00etan, El Salvadorren, Facebook Transform Europe! kanalaren bidez, jarraitu ahal izango da. Saio horretan, parte-hartzaileek praktikatik eta abortu librea, doakoa eta segurua izateko eskubidearen aldeko borroketatik hausnartuko dute eta emakume poloniarrek, argentinarrek eta salvadortarrek egindako borroken berri emango dute.


BEKAK



IPARRORRATZA



ERRIA




TWITTER