ALBISTEAK


COVID19: Kapitalismoaren eta Faxismoaren birusa?


ES   

Bergarako Eskola Herritarraren on-lineko edizio berri bat diseinatu du, COVID19 birusaren eragina aztertzeko; osasun arloan, ekonomikoan, politikoan eta sozialean, gaurkotasuneko gai ugari, baina biharkoari ere begiratuz.

Bergarako Sortuk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatutako Bergarako Eskola Herritarraren edizio berriak hainbat hitzaldi antolatu ditu, "COVID19: Kapitalismoaren eta Faxismoaren birusa?" lemapean.

Bergarako Eskola Herritarraren on-lineko edizio berri bat diseinatu du, COVID19 birusaren eragina aztertzeko; osasun arloan, ekonomikoan, politikoan eta sozialean, gaurkotasuneko gai ugari, baina biharkoari ere begiratuz.

COVID-19ak bizitzak "hankaz gora" jarri dituen honetan,  hizlari aritu eta aditu ezberdinak parte hartu dute solasaldietan, tartean Ainhoa Etxaide (LABeko Idazkari nagusi ohia) eta Isidro Esnaola (Ekonomilaria eta GARAko kazetaria), Julen Arzuaga (EHBilduko parlamentari ohia eta abokatua) eta Kizkitza Gil de San Vicente (Sortuko kontseilu nazionaleko kidea).

Arlo teknologiko eta metodologikoan, saioak zuzenean eskaini dira Iratzar Fundazioko  YouTube kanaletik. Ikus-entzuleek aukera izan dute zuzenean iritzi eta galderak helarazteko, horrela, "eskolaren izaera parte hartzaileari eutsita".  Saioak atseginagoak izateko ordu betekoak izan dira, elkarrizketa formatuan eginak.

EGOERA EKONOMIKOAZ:
Ainhoa Etxaide eta Isidro Esnaola

Herritarrak, langile klasea Coronavirusaren ondorioak sufritzen ari da. Zein da etorkizun ekonomikoa? Murrizketak, langabezia, denda txikien itxiera…kapitalismoa al da aukera bakarra?, Ba ote alternatibarik?

 

 

EGOERA SOZIOPOLITIKOAZ :

Julen Arzuaga eta Kizkitza Gil de San Vicente

Alarma egoeran Oinarrizko Askatasun Demokratikoak debekatu dituzte, kaleak militarrez eta poliziez bete, erabaki guztiak zentralizatu. Presoen egoera okertu egin da. Non daude herritar eta herri bezala ditugun eskubideak? Euskal Errepublika al da demokraziarako aukera?, Ba ote alternatibarik?

 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER