ALBISTEAK


Apurtu giltzarrapoak: 1978ko erregimenaren garaipen demokratikoaren alde

Espainiar Estatuko herrietako hainbat fundazio eta antzeko eragileok -Iratzar Fundazioak barne- agiri bat adostu dugu 78ko erregimenak 40 urte beterik, bestelako norabidea hartzeko beharra azpimarratzeko.

,[pin]:Espainiar Estatuko herrietako hainbat fundazio eta antzeko eragileok -Iratzar Fundazioak barne- agiri bat adostu dugu 78ko erregimenak 40 urte beterik, bestelako norabidea hartzeko beharra azpimarratzeko. Elkarlanaren aldeko deialdia ere bada gurea, herri bakoitzak bere bidea egin behar badu ere, beharrezkoa baita elkarrekin egin dezakegun lan aukerak aztertu eta baliatzea, espainiar estatua eta mundua oro har eskuinera eta autoritarismora mugitzen ari den une honetan. ,[pin]:Egiturazko arazoak ditu Espainiako Erresumak, diktadura batetik legetik legera egin zelarik 78ko erregimena eta nabarmena da herrion erabakitzeko eskubidea derrigorrezkoa dela edozein benetako demokratizaziorako. Estrategia ezberdinak ditugu sinatzaileok, estatu independenteen sorrerarako haututik espainiar estatuaren beste artikulazioen defentsara, baina bat gatoz burujabetzaren defentsan horixe baita herrien ezinbesteko hautua beren buruaren jabe izateko.


TWITTER