PUBLIKAZIOAK


IDEAIAK ZABALDUZ

BURUJABETZA PLURALEAN

Bi hitz Burujabetza: Gure bizitza eta buruaren jabe Gure bizitzaren gaineko kontrola historiaren funtsezko ezaugarria da Chomskyren ustetan. Hori da, hain zuzen, kaier honetan gure garaietako baldintzak aintzat hartuz egin nahi dugun gogoetaren funtsa. Izan ere, garai neoliberal hauetan, “herri burujabetza, herritik, herritarrekin eta herriarentzat“ eginbide demokratikoa bazterturik, elite finantzario eta politikoek interes pribatuen defentsarako tresna bilakatu dute bizitzarako nuklearra den burujabetza.

ETXEBARRIETA MEMORIA ELKARTEA

TXABI ETXEBARRIETA

Euskal matxinadaren sorrera Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) santutegiko basilikan Jorge Oteizak 14 apostoluen eskultura eraiki zuen. Eskulturaren gainean figura bat topa daiteke, Piedad izenaz ezaguna, amaren oinetan hilik dagoen semearen figura: Txabi Etxebarrietaren omenaldi bat da funtsean. Horrela utzi zuen Oteizak idatzia: “7 de Junio, sacrificado en Benta-Aundi, el primero de nuestra Resistencia última, cuando subo el 1 de noviembre ya he decidido que pondré en lo alto del Muro.

EZTABAIDARAKO GOGOETAK

LARRIALDI KLIMATIKOA

Klimaren egoeraren gaineko kezka areagotu da azken aldian. Ez da harritzekoa. Azken urte luzeetako udararik beroenak, uholdeak eragiten dituzten euri jasa bortitzak, sute ikaragarriak non nahi... Horiek guztiek adierazten digute, ezbairik gabe, zerbait oso larria gertatzen ari dela. Jakina, ama lurraren bizitza luzean ziklo klimatiko ugari izan da, baina azken urteetako gertakariek agerian uzten dute, batetik, gizakiaren jardueraren ondorio ematen ari den fenomenoa dela eta, bestetik, beronen ondorioak oso larriak izan daitezkeela naturaren, gizakiaren eta oro har espezie askoren biziraupenerako.

IRATZAR

MUNDUARI SO

Globalizazio eta finantza-markoak eraldakuntza handia jasan du azken urteetan. Mutazio historiko hori 70eko hamarkadako krisiari, 90.ekoari eta 2008koari emaniko erantzunen segida dela esan daiteke. Kapitalismoa sistema oso malgua den arren, aldiro errepikatzen diren ezaugarriak ditu. Aipatu dugun etapa bakoitza gaur bizi dugun bizitza eta lurraldeen pribatizazioa prestatzen joan da eta era berean, erakundeak, pertsonen bizitzak, botere harremanak eta erabakiguneak eragin baino formateatu dituzte.


TWITTER