Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desirei buruz hausnartzeko tailerra
Dagoeneko izen ematea zabalik UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatu dugun tailerrean parte hartzeko: «Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun». Ekainaren 27an, asteartea, [09:45etik 17:30ak arte] eta 28an, asteazkena, [10:00etatik 13:00ak arte] Iruñeako Katakrak gunean egingo dugu ariketa kolektibo hau.